"Hilerri bat egin ahal izatea zuen amets Oteizak"
Jorge Oteiza eskultoreak Egiako Ametzagaina muinorako hilerri proiektu bat aurkeztu zuen. Donostiako Udalak deitutako lehiaketa batean parte hartu zuen. Bere haserrealdi bortitz baten ondorioz, ordea, bere lana lehiaketatik kanpo geratu zen 1985ean. EHUko Arte Ederretako fakultateko Xabier Laka eskultore eta ikerlaria Oteiza eta bere obra polemiko haren inguruan mintzatu da bideo honetan.
261141 Izarrak alde izendatu zuten proiektu hura. Oteizak Juan Daniel Fullaondo, Marta Maiz, Enrique Herrada eta Maria Jesus Muñoz arkitektoekin eta Mario Ortiz eskultorearekin batera landu zuen egitasmo hura. Orain, San Telmo Museoak proiektu hartan oinarritutako hiru egitasmo hartuko ditu: erakusketa bat, artearen eta arkitekturaren arteko uztarketari buruzko jardunaldiak eta Oteizaren estetikari buruzko mintegi bat.