Hauteskunde egunarekin bat egingo du 15 kilometrotako lasterketak
Goizean aurkeztu dute Donostiako 15 kilometrotako lasterketa klasikoa. Aurten ere partaidetza marka hautsiko du, 5.000 korrikalarirekin; gainera emakumeen partaidetza %20 izango da, eta Gipuzkoatik kanpoko 900 korrikalarik parte hartuko dute. Arazoak izan dituzte antolakuntzarako, izan ere, behin data jarrita, Legebiltzarrerako hauteskundeekin eta Realaren Anoetako partidarekin bat egingo duela jakin dute. Horrek, antolakuntza nahastu du, neurri bereziak hartu beharko baitituzte donostiar guztiek bozkatzera joateko arazorik izan ez dezaten, eta realzaleek Anoetara arazorik gabe iristeko oztoporik izan ez dezaten. Kontuak kontu, dena ongi lotua dutela azpimarratu dute antolatzaileek, eta egun eder batetaz gozatzeko deia egin dute. Korrikalariekin batera, elbarriek ere parte hartuko dute, baita 400 patinatzaile inguruk.