Marrutxipin biltzen ari diren obra-hondakinen aurrean neurriak hartzeko eskatu du EAJk
Marrutxipiko futbol zelaia zenak 16.000 metro karratu ditu, eta denetariko zaborrez beteta dagoela esan du EAJk
Azken hilabeteetan zarama, eraikuntzako hondakinak eta mota guztietako zaborra pilatzen joan dela salatu du Martin Ibabe EAJko zinegotziak.
Udalak honen aurrean neurriak hartu ditzala eskatu dute; batetik lekua garbituz eta hondakinak jasoz, eta bestetik han hondakinak botatzen dituztenak identifikatuz eta legea bete araziz.