Obabako Testiguak literatur kluba abiada hartzen hasiko da berriz
Eneko Barberena idazle arrasatearraren Martin Larralde lana izango dute hizpide biharko saioan
Udako atsedenaldiaren ondoren Añorgako Obabako Testiguak taldea lanera itzuliko da bihar, osteguna. Eneko Barberena idazle arrasatearraren “Martin Larralde” lana izango dute hizpide, eta idazlea bera joango da irakurleen galderak erantzutera. Ohi bezala, Añorgako Jolas Etxean elkartuko dira, 19:00etan.
Obabako Testiguak literatur kluba iaz sortu zuten. Hamar lagun inguru elkartu ziren ekimen honen inguruan. Hilero Liburu bat proposatu, eta hilaren bukaeran, elkartu eta mahai-ingurua egiten dute. Franz Kafkaren Metamorfosia eta Imanol Galfarsororen Subordinazioaren kontra liburuak landu zituzten aurreko ikasturtean, besteak beste.