Zinemaldiak ikusle kopuruari eutsi dio, greba eguna izanagatik eta BEZa igo izanagatik ere
157.256 ikusle izan dira aurtengo Zinemaldian; iazkoan, berriz, 158.608
Irailaren 26ko greba zela-eta iazko jaialdian baino 32 emanaldi gutxiago egon badira ere, eta sarreren prezioaren BEZa %8tik %21era igo bada ere, 1.353 ikusle gutxiago egon dira soilik aurten Donostiako Zinemaldian; hots, ikusle kopurua % 0,85 jaitsi da 2011koarekin alderatuta.



