Ramon Gomez (Argazkia: Mikel Goñi).
Politika orokorreko ezohiko udalbatzarra bukatu egin da. Ia hiru ordu eta erdi iraun du, eta udal talde guztiek hartu dute hitza. Azken txanpan, PPko bozeramaile Ramon Gomezek zentzura mozioa aurkezteko proposamena jarri du mahai gainean, eta oposizioko gainontzeko alderdiei babesa emateko eskatu die, aurrera atera dadin. EAJko bozeramaile Eneko Goiaren erantzuna berehala etorri da: «Ez». Jeltzaleak Ramon Gomez kritikatu du hauteskunde kanpainaren harira egindako proposamen bat dela iruditu zaiolako. «Esango diguzu nor proposatu nahi duzuten alkate izateko?», adierazi zuen Goiak.