
Gaur goizean aurkeztu du bere liburua Dani Fanok -ezkerrean-, ikastolen elkarteko ordezkariarekin batera (Argazkia: Estitxu Zabala)
Anubis 3.0 Arimaren pisatzea komiki liburua aurkeztu du gaur goizean Dani Fano marrazkilari donostiarrak. Gadu da komikiko pertsonaia nagusia, urrutiko asteroide batean isolatuta bizi den gizakia, eta bere robotaren konpainia bakarrik dauka. Halako batean, robotak tresna bitxi bat topatuko du, Anubis 3.0 izenekoa, eta gizakiaren arimak pisatzeko balio duela konturatuko dira. “Gizakiaren arimaren inguruko hausnarketa bat da? Agian bai”, aipatu du Fanok aurkezpenean. Azken batean, “binetaz bineta garatutako mendekua” izan dela azaldu du marrazkilariak, “erraietatik” atera zaion zerbait. “Lapitza erabili dut gustura geratzeko”.