Emakume bat hilik topatu dute San Martin kalean, indarkeria zantzuekin
93 urte zituen emakumeak. Gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza
Erdialdean, San Martin kalean 93 urteko emakume bat indarkeria zantzuekin hilik topatu dutela jakinarazi du Ertzaintzak. Etxeko gelak hankaz gora aurkitu dituzte. Lapurretaren hipotesia jarri du aurretik Ertzaintzak baina aukera guztiak zabalik daudela esan du. Hilotza emakumearen zaindariak topatu du bart gauean, 23:00 aldera. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. Hilotza Auzitegi Medikuntzako Zerbitzura eraman dute.


