Ikasle grebak %97ko jarraipena izan du Ibaetako campusean, Ikasle Borroka Batzordearen arabera

image Goizeko 7:30etatik pikete informatiboak dabiltza campus ia hutsean barrena. Lehen datuek grebak espero baino jarraipen handiagoa izan duela iritzi dute Ikasle Borroka Batzordeak, zehazki %97koa. Argi utzi nahi izan dute erreforma eta murrizketen aurka daudela grebarekin bat egin duten ikasleek. Gaur greban dauden ikasleek osatutako zutabe ezberdinek Hezkuntza Departamentuan bat egingo dute 13:00tan, haien aldarrikapenak helarazteko.
HITZAkide HITZAkide