Jokin Aperribay Realeko presidentea eta Markel Bergara. (Argazkia: Realsociedad.com)
Jokalari elgoibartarrak 2016 urtea arte luzatu du kontratua
Markel Bergara albiste da Realean. Datorren urtean bukatzen zitzaion kontratua, eta klubarekin bere kontratua beste hiru urtez luzatzeko akordioa lortu du; 2016ko ekainaren 30a arte. Gaur goizeko entrenamendua hasi baino lehen sinatu du kontratu berritzea.
Bergarak 2007an jokatu zuen lehen aldiz Realarekin, Las Palmas-en aurkako partida batean. Jada 89 partida jokatu ditu kamiseta txuri-urdinarekin. Denboraldi honetako Ligako zazpi partidak jokatu ditu titular gisa.