Surf txapelketako lehen emakumeak (Argazkia: Euskal Herria Surf Federazioa)
Euskal Herriko surf eta bodyboard txapelketak jokatu zituzten joan den astean, Bakion (Bizkaia). Bodyboarderren txanda ostiralean izan zen, eta Ander del Puertok Donostiara ekarri zuen Open mailako txapela, finalean egindako erakustaldi bikainari esker. Gainera, beste bi donostiarrek osatu zuten podiuma, Beñat Elosua eta Borja Ganzarain. Joserra Martinez
Txerra, berriz, bosgarren tokian geratu zen. Hemezortzi urtetik beherakoen mailan, Jon Isasti zarauztarra izan zen onena, eta Unai Caro donostiarra hirugarren postuan geratu zen. Hamasei urtetik beherakoen artean, berriz, Bakio bertako Gontzal Bilbaok irabazi zuen, eta donostiar bakarra, Borja Gil, bosgarrena izan zen. Drop-Knee mailan, Alexander Caztaneda izan zen txapelduna, eta donostiarrak laugarren eta bosgarren postuan geratu ziren, Borja Gainzarain eta Aritz Aizpurua hain justu ere.
Surfari dagokionean, Gorlizko Alex Gironi izan zen txapelduna; eta Haritz Mendiluze bederatzigarren tokian geratu zen. Longoard mailan, Gabi Garcia donostiarra izan zen onena. Emakumeen artean ere lan ona egin zuten donostiarrek. Hala, txapelduna Berangoko Garazi Sanchez izan zen arren, hirugarren eta laugarren postuan sailkatu ziren hurrenez hurren Noa Iturripea eta Maddi Aizpurua.