Donostiako ur zikinak eramaten dituen hodiaren azken obrak hasiko dira
Lanek 14 hilabete iraungo dute; Santa Katalina zubia eta Azpeitia kalearen artean egingo dituzte
Donostiako ur zikinak daramatzan hodi nagusiaren azken zatia berritzeko obrak laster hasiko dituzte. Egungo hodia Urumea ibaiaren ezkerraldean dago eta hiriko hondakin-ur gehienak Loiolako HUAra eramaten ditu; bertan araztu ondoren, itsasora botatzen dira. Oraingo hodiak funtzio bera beteko du eta kilometro bateko luzera eta 1,5 metroko barne diametroa izango ditu.
Aurrekontua 3,34 milioi eurokoa da eta Uraren Euskal Agentziak (%75) eta Añarbeko Urakek (%25) finantzatuko dute.
Ahalik eta arazo gutxien
Lanak aurrera eramateko «ezkutu-itxiko» zulaketa teknika erabiliko dute. Besteak beste, hodiak duen kokapena ikusita, horrek eragingo lituzkeen arazoak saihesteko. Bestalde sistema honekin, hodia doan bidean, 3-4 zulo eginda nahikoa izango da. Bestela 6-7 metro inguruko zulaketa egin beharko zen ibilbide osoan, eta horrek 300 zuhaitz moztea ekarriko zuen, besteak beste. Sistema honekin zuhaitz batzuk moztu beharko dituzte, baina gutxiago, eta bukatu ostean, berriro landatuko dituzte.
Lanek 14 hilabate iraungo dute, eta ez diete ez errepidea ez bidegorriari eragingo.


