Beldurrezko Astearen zaleak Antzoki Zaharrean dira jada
Toño Vazquez eta Itziar Irurtia altzatarrak ilara egiten ari dira Antzoki Zaharrean. Beldurrezko Asterako abonamenduak lortu nahi dituzte. Bihar 16:00etan hasiko da salmenta, eta zain egon beharko dute leihatilla ireki arte.
Goizeko seietan iritsi da Vazquez, eta Irurtia ondoren. Biak ala biak Beldurrezko Astearen zale amorratuak dira. Beldur dira arratsalderako euri zaparradak iragarri dituztelako, baina oztopo guztien gainetik, ilaran jarraituko dute.


