Iban Zaldua: "Literaturaren inguruan bueltak eta bueltak ematen dituen liburu bat da"
Iban Zaldua idazle donostiarrak Idazten ari dela idazten duen idazlea ipuin liburua aurkeztu du. Literaturaren inguruko hausnarketa landu du, fikzioaren bidez. Hortik, liburuaren azpititulua; Edo literatura gaixotasun gisa. Elkar Megadendan egin zuen atzo liburu berriaren aurkezpena, Santi Leone idazlea eta Xabier Mendiguren editorearekin batera.


