Dantzan Bilaka etzi iritsiko da hirira
Dantzan Bilakaren seigarren ekitaldia egingo dute hilabete honetan, hainbat herritan. Donostian etzi egongo da dantza ikuskizunak ikusteko aukera, Egiako Gazteszenan. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak sustatu du ekimena, eta urtero hamar koreografo hasiberri inguru biltzen ditu. Hirian, lau lan taularatuko dituzte etzi, Lorea Ibarrondoren Muscidae, Maria Andresen Depouiller, Iker Arrueren Ojos en la nuca, eta Aiert Beobideren Ilargiaren sukar galdua.


