“Gu gaitun” lelopean bihartik aurrera prostituzioaren inguruko topaketak izango dira Donostian.
Helburua ez da berriz ere sexu-langileei buruz hitz egitea, baizik eta, haien ahotsa jasotzea, sexu-langileekin lan egiten duten erakundeek elkarlanean jardutea eta lan eskubideez aritzea, esan du Laura Gomez Berdintasun saileko zuzendariak.
Jardunaldi hauek Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun sailaren laguntzarekin antolatu ditu Aukera asoziazioak.
Donostiaren kasuan kalean ez dela prostituziorik egiten esan zuen Amaia Lasheras Aukerako kideak, dena pixuetan egiten dela.
Goizean 10:00tatik aurrera hitzaldi irekiak izango dira EHUko Zuzenbide Fakultatean eta arratsaldean barne hausnarketak egingo dituzte sexu langileek eta haiekin lan egiten duten erakundeek.