155.567 donostiar daude gaur boza ematera deituta
Horiek dira, guztira, bozkatzeko eskubidea duten hautesle donostiarrak: 155.567 pertsona. Erroldan, ordea, 146.745 hautesle daude, eta kanpoan bizi direnak 8.822 dira.
Gipuzkoan, orohar, boto eskubidea dutenen kopurua igo egin da; 2009an baino 380 herritar gehiago dago —575.338 herritar dira egun—. Eusko Jaurlaritzaren arabera, 1.775.750 euskal herritarrek izango dute gaur, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan botoa emateko eskubidea. 2009ko datuekin alderatuz gero, 256 pertsona gutxiagok bozkatu ahalko dute. Erroldatu kopuruak Bizkaiko datuengatik egin du behera.


