Alkateak ezin izan du EHNArekin bozkatu
Ilara sortu da 13:00ak inguruan Igeldoko eskolan. Izan ere, herritar askok erabaki dute ordu horretan bozkatzera joatea. Juan Karlos Izagirre alkatea izan da horietako bat. Ilaran itxaron ostean, EHNA, Euskal Herriko Naziotasun Adierazpena, erakutsi du bozkatzeko, baina ez diote utzi. Ika mika txiki baten ostean, gida-baimena erabili du Izagirrek bere burua identifikatzeko. Eta horrela bai, botoa ematen utzi diote.