Batzuk bozkatzera doazen bitartean, besteak korrika dabiltza
Hauteskunde eguna izateaz gain, bada beste berririk hirian. Izan ere, 15 kilometroko lasterketa jokoan dago. Antiguatik igarotzen lehenak patinatzaileak eta elbarriak izan dira; horiek baitzituzten lehen irteerak. Ondoren, korrikalarien txanda iritsi da. Anoeta estadioan bukatuko dute ibilbidea, 15 kilometro euripean egin ostean.

