
Mahaikideak prest zeuden arren, bederatziak iristeko zain egon behar izan du lehen igeldotarrak botoa emateko. Goiz iritsi da eskolara, mahaia zortzietan irekitzen zutelakoan. Bederatziak jo bezain laster eman du botoa, eta bere atzetik igeldotar gehiago iritsi dira dagoeneko.