EAJ alderdi bozkatuena izan da Donostian, PSE-EE eta EH Bilduri sei mila boto baino gehiagoren aldea aterata
Hauteskunde gaueko garaile nagusia izan da EAJ Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, baita Donostian ere. Jeltzaleek sei mila boto baino gehiagoren aldea atera diete PSE-EE eta EH Bilduri. Ehuneko ehuna zenbatu eta gero, EAJk 28.148 boto lortu ditu; PSE-EEk, 21.606; EH Bilduk, 21.193; eta PPk, 14.725.
Parte hartzea %66koa izan da, duela hiru urte baino ia hiru puntu gehiagokoa.