EAJk alde nabarmena du hirian, botoen %70 zenbatu dutenean
Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, botoen %70 zenbatuta, EAJ alde nabarmenarekin da alderdi bozkatuena Donostian: 18.722 boto jaso ditu orain arte. Bigarren lekuan PSE-EE dago, 15.774 botorekin; hirugarren EH Bildu, 14.989 botorekin; eta laugarren PP, 9.720 botorekin.