Egiako Aitor Ikastola gainezka dago
Goizean zehar lasaiago ibili da, baina ordu honetan eskola bete da Egiako Aitor Ikastolan. 11:00etan jende kolpe bat izan dela esan dute laguntzaileek, eta orain jendearen joan-etorria etengabea da. Ilaran itxaron beharko dute bozkatzera iritsi berri direnak.
Goiza, bestalde, normaltasun osoz joan dela esan ahaldunek eta gainera aurreko urteetan baino jende gehiago nabari dela.