Hautes eskolaz eskola ibili da Ramon Gomez goizean zehar
Amara Berrin, Usandizagan, eman du botoa Ramon Gomez PPko zinegotziak, goizean. Ondoren, ahaldun gisa hautes eskolaz eskola eman du goiza. Lehen orduan jende gutxi ibili dela adierazi du Gomezek, baina 11:00-12:00etan igo dela jende jarioa.
Eguraldi txarra dela eta, jendea etxean geratzen dela esan du Gomezek, eta jendea boza ematera animatzera deitu du. Gaur hautes mahaiak itxi arte egongo da ahaldun gisa, eta emaitzak Londres Hotelean jasoko ditu alderdi kideekin.