Guillem Rubio, gaurko partidan (Argazkia: ACB.com)
Hauteskunde egunak badu lehen galtzailea Donostian. Hain zuzen ere, Lagun Aro Gipuzkoa Basket burua ezin altxatu dabil. Murtzian Ligako laugarren porrota jaso du, lau jardunalditan. Guillem Rubiok, Netok eta Kuksiksek partida txukuna egin dute, baina UCAM Murcia gehiago izan da bigarren zatian.
Aldageletara zazpi puntuko aldearekin joan dira Sito Alonsoren jokalariak (38-45), baina hirugarren laurdenean behera egin dute nabarmen donostiarrek, 25-13ko partziala jasota (63-58). Azkenean, Lagun Arok luzapena lortzeko azken baloia izan arren, huts egin dute eta murtziarrek eskuratu dute garaipena (77-75)