Denis Itxaso ahaldun gisa dago Grosen
Denis Itxaso Donostiako Udaleko PSE-EEko zinegotzia, ahaldun gisa topatu du IRUTXULOKO HITZAk Groseko Biteri eskolan. Hasiera batean goizean bozkatu behar bazuen ere, azkenean ahaldun bezala egongo da, eta arratsaldean joango da boza ematera.


