Parte hartzea puntu bat igo da Gipuzkoan 17:00etan, 2009ko hauteskundeekin alderatuta
Hauteslekuak ixteko gero eta gutxiago falta den honetan, parte hartzearen zenbakia da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruz jakinarazi duten datu ofizial bakarra. Momentuz, 17:00etako datuen arabera, Gipuzkoan parte hartzea %0,93 igo da 2009ko hauteskundeekin alderatuta, botoemaileen %47k emana baitzuen ordura arte botoa.
Hala ere, orotara, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa kontutan hartuta, parte hartzea %1,6 jaitsi da duela hiru urteko hauteskundeekin alderatuta; %47,2an kokatzen zen 17:00etan.