Parte hartzea %57,7koa zen 19:00etan
Hauteslekuak itxi dituzte. Beraz, kontaketa abian da. 2009ko hauteskundeekin alderatuta, parte hartzea antzekoa izango dela diote datuek. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 19:00etan, %57,73an zegoen parte hartzea; duela hiru urte baino puntu erdi gutxiago bakarrik. Hori bai, Gipuzkoan parte hartzeak gora egin du; bi puntu, hain zuzen ere, beti ere 19:00etako datuen arabera.