Amaia Zabala diseinatzaile donostiarrak lortu du bilduma onenaren saria
Kutxa Kultur Lana moda lehiaketako irabazlea izan da
San Telmo Museoak Kutxa Kultur Lana moda lehiaketa hartu du asteburuan. Hainbat diseinatzaile gaztek euren bildumak erakutsi dituzte museoko elizan, pasarela ikusgarri batean. Amaia Zabala donostiarrak eskuratu du lehen saria, bilduma onenarena. Hurrengo urteko udaberriko eta udako bilduma aurkeztu zuen Zabalak San Telmon, eta epaimahaiaren iritziz, onena izan da.


