Dbusek prezioak igo ditu gaur
Hiriko autobus zerbitzuen BEZa %8koa izatetik %10ekoa izatera pasa da. BEZaren igoera dela-eta, Dbusek tarifa berriak izango ditu gaurtik aurrera: prezioak igo ditu. Bidaia bakarreko txartela 1,45 eurokoa izatetik 1,50ekoa izatera pasako da. Autobus txartela erabiltzen dutenek, berriz, zentimo bat gehiago ordainduko dute bidaia bakoitzeko.
Tarifa berriak Donostiako Udaleko Osoko Bilkuran onartu ziren irailak 10ean, eta ondorengoak dira. Laburbilduz, bonobus tarifa guztiak 0,01 euro igoko dira, aldizkako txartela 0,05 euro eta hileko bonobusak 1 euro.