'Estelle' ontziaren abordatzea salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Bulebarrean
Donostiako portuan ere izan zen Estelle.
Askatasunaren Flotillak duela bi urte eginiko saioak oihartzun handia izan zuen: Mavi Marmara ontzira sartu eta bederatzi lagun hil zituzten Israelgo soldaduek. Iaz ere ahalegindu ziren ontzia Gazaraino eramaten, baina orduan Greziako armadak moztu zien bidea.
Israelek aurten ere ez dio utzi Estelle Askatasunaren ontzidiari Palestinara elkartasuna eramaten, armadak ostiral gauean Estelle itsasontzia geratu egin zuen-eta Gazara bidean zihoala. Bertako 27 ekintzaileak atxilotu egin ditu; eta orduz geroztik Israelgo armada ekintzaile batzuk kanporatzen hasi da. Horien artean, Euskal Herriko ordezkari gisa, Emakume Internazionalistako kide Begoña Zabala dago, eta gaur bertan espero da bere itzulera.
Udal Gobernuak, PSE-EEk eta EAJk Israelen jarrera salatu dute gaurko agerraldian Gazatik Gazara elkartearekin batera, eta elkartasuna eta babesa adierazi nahi izan diete Estellen zihoazenei zein Gazan daudenei. Gainera gogorarazi dute israeldarrak diren hiru ekintzailek atxilotuta jarraitzen dutela, hainbat delitu egotzita.
Guzti hau eta Gazak jasaten duen blokeoa eta Estelle ontzidiaren abordatzea salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Bulebarrean 19:00etan. Israelen blokeoa hautsi eta Palestinara laguntza humanitarioa eramateko asmoz atera zen Askatasunaren ontzidia Aste Santuan, Suediatik. Abuztuaren bukaeran