
Ezkerretik eskuinera: Arantza Urkia Udal Liburutegien arduraduna, Nerea Txapartegi kultura delegatua eta Ane Rodriguez Tabakalerako zuzendaria. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Iristear da Liburutegiaren Eguna, etzi izango baita, urriaren 24ean. Horren harira, hainbat jarduera antolatu ditu Donostia Kulturak Tabakalerarekin elkarlanean. Bihar bertan, Juan Gomez Juradok
Cuando la biblioteca cabe en un bolsillo izeneko mintegia eskainiko du, Okendo kultur etxean, 19:30ean. Asteazkenean, Nieves Gonzalezek
Bibliotecas y redes sociales: Son tiempos de productividad, no de publicidad izeneko mintegia zuzenduko du, Haur Liburutegi Nagusian, 9:30ean. Liburuzainei eskainitako mintegia izango da, baina arratsaldean, Gonzalezek berak,
El futuro del libro electronico es complicado hitzaldia eskainiko du, Liburutegi Nagusian, 18:30ean. Asteazkenean bertan, Judith Huegunek ipuin kontaketa egingo du Euskal Herriko kondairen inguruan; 3-5 urte arteko haurrei zuzendua egongo da, eta Okendo kultur etxean eskainiko dute, 18:00etan. Helduentzako ipuin kontaketa, berriz, Teresa Etxegaraik zuzenduko du,
Leyendas de Euskal Herria izenburupean; asteazkenean izango da, Okendon, 18:00etan.
Antolatzaileentzat, ordea, ekimen aipagarriena haurrentzako antolatu duten mintegia edo irakurketa kluba da. Azarotik apirilera iraungo du eta 10-12 urte arteko 20 gaztetxok izango dute parte hartzeko aukera. Fernando Morillok zuzenduko du, euskaraz izango da, eta iPad deiturikoak erabiliko dituzte. Izen ematea Internet bidez edo Haur Liburutegian bertan egin daiteke.