Realak porrota jaso du hauteskunde gauean (0-1)
Botoen zenbaketarekin Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak erabakitzen ari ziren bitartean, Realak Ligako partida zuen Anoetan. Atletico Madril zuen bisitari eta, norgehiagoka txukuna egin arren, porrot gogorra jaso dute txuri-urdinek (0-1). Hain zuzen ere, madrildarrek azken minutuan lortu duten gol bati esker eraman dituzte hiru puntuak. Falcao izan da goleatzailea, 90. minutuan, falta jaurtiketa baten bitartez.


