Revuelta eta Boulaid izan dira 15 kilometroak egiten lehenak
Alberto Revuelta elgoibartarrak irabazi zuen atzo goizean jokatutako Donostiako 15 Kilometroko lasterketa; 47 minutu eta 46 segundoko denborarekin. Kike Sebastian gasteiztarra izan zen bigarrena, eta Ruben lanzek hirugarren tokia eskuratu zuen. Emakumezkoetan, berriz, Boulaid morokoarra izan zen lehena, ezustekoa emanez (54: 52). Bere atzetik, Amaia Ostolaza (56: 39) eta Claudia Behobide (57:52) helmugaratu ziren.Espero bezala, euria protagonista bilakatu zen, baina egun polita izan zen atletismoa lehiaz gozatzeko. Patinen gainean aritu ziren 400 lagunen artean, Enrique Leiva izan zen lehena, eta Amaia Faber lehen emakumea.


