Terrazen afera aztertzeko bilduko dira gaur Parte Zaharreko bizilagunak
San Telmo Museoko areto nagusian egingo dute batzarra 19:00etan
Auzoko terrazen inguruko egoera aztertzeko bilduko dira gaur Parte Zeharreko bizilagunak. Udal araudi berrian jasotzeko moduko ideiak eta proposamenak ere eztabaidatuko dituzte. Parte Zaharrean Bizi elkarteak udal talde politiko guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera, egun indarrean dagoen araudia baloratu dezaten.
Auzotarrak proposamenak zehazten ahaleginduko dira, ondoren horiek udal gobernuari helarazteko. Izan ere, joan den uztaileko udalbatzarrean udal gobernuak terrazen aferaren inguruan interesa azaldu duten talde guztiei prozesu parte-hartzaile batean esku hartzeko aukera zabaldu zien; eta proposamenak aurkezteko epea urriaren 31 izango zela ezarri zuen.

