Zer egin behar da uholde arriskua dagoenean?
Txomin eta Martuteneko auzotarrentzat bereziki prestatutako uholdeen larrialdi planari buruzko argibideak eman ditu udalak bideo baten bidez. Uholde arriskua dagoenean auzotarrek zein pauso eman behar dituzten azaltzen du. Suhiltzaileekin eta auzotarrekin batera egindako larrialdietarako plan berria da. Udalaren atarian ere, hainbat gomendio jaso dituzte. Besteak beste, udaleko SMS zerbitzuetan izena emateko gomendatzen du Nekane Burutaran babes zibileko zinegotziak. Uholde kasuetan SMS bidez jasoko dute herritarrek behar duten informazio guztia.

