Etxadiko padel pistak (Argazkia: Raul Perez).
Kirol instalazioaren zuzeneko kudeaketaren alde egin dute Bilduk eta PSE-EEk egiten ari diren udalbatzarrean, EAJ eta PPren iritziaren kontra.
Etxadiko kiroldegia albiste izan da aurten. Arazo ekonomikoak zirela eta, kirol instalazioaren ardura zuen Ondarretako Tenis Elkarteak ezin izan zion kudeaketari eutsi eta bertako hainbat langilek greba egin zuten. Egoera horren aurrean, udalak bere gain hartu zuen zerbitzua. Eta hori izan da, hain zuzen ere, gaurko udalbatzarrean berretsitakoa: kiroldegiak zuzeneko kudeaketa izango du aurrerantzean, ez elkarte baten bidezkoa. Horrek hamar langile gehiago kontratatzea ekarriko du, Kirol zinegotzi Josu Ruizek aurreratu bezala.