Euskal taldeen aldeko apustuari eutsiko dio Jazzaldiak
Jaialdiaren webgunean, tokiko taldeen hautaketa prozesuan parte hartzeko informazio guztia eskura daiteke. Abenduaren 13a baino lehen eman beharko dute izena hautaketan. Jazzaldiak jasotzen dituen proposamen guztien artean hamabost izango dira hautaketaren bigarren fasera pasako direnak. 2013ko urtarrila eta apirila bitartean hiriko zenbait klub eta lokaletan joko dute. Emanaldi horien ondoren erabakiko du Jazzaldiak Jazzaldiaren programan zein taldek parte hartuko dute.
2013ko uztailaren 24an hasi eta uztailaren 18an bukatuko da jaialdiaren hurrengo ekitaldia
Jazzaldiak hainbat aukera eskainiko dizkie euskal musika taldeei, jaialdian parte hartzen jarrai dezaten. Batetik, hautaketa prozesu baten bidez hamar talde aukeratuko dituzte, hurrengo Jazzaldian zuzenean jotzeko. Aurten diskoa plazaratzen duten jazz taldeen artean ere hautaketa egingo dute, eta bost proposamenek aukera izango dute zuzenean jotzeko, jaialdiaren programan. Euskal jazz musikariren baten proiektua ere aukeratuko du Jazzaldiak; iaz Hasier Oleagaren proiektuarekin egin zuen bezala.