Jazzaren historiaren inguruko bigarren liburua osatu du Patri Goialdek
Patri Goialdek jazzaren historiaren inguruko bigarren liburua argitaratu berri du. 1940-1965 urteen arteko historia jaso du bertan, eta bere ustez historiako une garrantzitsuena izan zen jazzarentzat. Izan ere, orduan sortutako estilo guztiak dira egun bereziki jotzen direnak. Beste bi liburu argitaratzea da Goialderen asmoa, egungo jazzaren azterketa egitera iritsi bitartean.
Musikeneko irakaslea da Goialde, eta bertako zuzendaria. Sao Paulon jaio zen 1957an; ondoren, Oiartzunera joan zen bizitzera; eta egun Donostian bizi da.