Josemi Beltran: "Beti izango dugu publikoaren babesa"
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea hastear da. Urte osoa jaialdia berriz ere hasteko zain eman duten jarraitzaile fidelek Antzoki Zaharra eta Viktoria Eugenia hartuko dituzte larunbatetik aurrera. Josemi Beltranek bi urte egingo ditu aurten zuzendari gisa. Aurtengo programa hobeto ezagutzeko asmoz elkarrizketatu du Irutxuloko Hitzak.