Urritasun fisiko zein psikologikoren bat duten karatekek euren abileziak erakutsiko dituzte Anoetan
Datorren urriaren 27an, elbarritasunen bat dutenen arteko nazioarteko karate txapelketa jokatuko dute Anoetako borroka arteen aretoan. Bosgarren urtez jarraian antolatu du lehia Bera Berak, eta 40 karateka baino gehiago bilduko ditu. Gorrak, itsuak, down sindromea dutenak… guztiek erakutsiko dute elbarritasunak ez direla oztopo kirola egiteko, eta euren borrokatzeko gaitasuna harrotasunez nabarmenduko dute; helburua, noski, ez baita irabaztea izango.