Euskararen doodle-a lortzeko kanpaina bat abian da
Euskararen Nazioarteko Egunean Googlen euskara irudikatuko duen ikur bat agertzea du helburu
Euskararen Nazioarteko Egunerako kanpaina bat hasi du Eusko Ikaskuntzak, abenduaren 3an Google Interneteko bilatzailean euskarari lotutako ikur bat ager dadin. Google bilatzailean, euskarak bere ikur propioa izateko eskatu du Eusko Ikaskuntzak. Eskaerak pisua har dezan eta Googlek euskal doodle-a edo ikurra jar dezan, atxikimenduak behar ditu.
Abenduaren 1era arte jasoko dituzte atxikimendu guztiak. Abenduaren 2an, Googleri bidaliko dizkiete, aintzat hartzen badute, hilaren 3an ikurra bere bilatzailearen orrialdean gehi dezaten.

