Gernikako bonbardaketa alfonbra batean
Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena gogoan, Koldobika Jauregik diseinatutako alfonbra egin dute Nomada dendan.
Gernikako bonbardaketan oinarrituta, Koldobika Jauregik diseinatutako alfonbra erraldoi batek apaintzen du Parte Zaharreko Nomada dendaren pareta oso bat. 7’73 metro ditu luzeran eta 3’53 metro zabaleran. Nerea Agirre, Nomada dendaren jabearen esanetan, «Gernikako bonbardaketa gogoratzeko zerbait egin nahi genuen eta Koldobika Jauregiri eskatu genion laguntza. Alfonbraren neurria errespetatzeko besterik ez genion eskatu; Picassoren Guernica kuadroaren neurri berdinak izatea nahi genuen».
Diseinua bukatutakoan, Nepalera bidali zuten, eta bertan eman zien forma Koldobika Jauregiren ideiari. Nerea Agirreren esanetan, «Nepalen errefuxiatu tibetarrek egiten dituzte gure alfonbrak, zoritxarrez han ohikoa den arren, guk ez dugu umeen eskulanik onartzen. Gainera, zuzenean egiten dugu lan hango langileekin, ez daukagu bitartekaririk».
Alfonbra erraldoia egiteko bost edo sei pertsona aritu ziren lanean hamar hilabetez. Programa informatiko baten bidez, marrazkia puntutxotan banatzen dute, eta puntu bakoitzeko korapilo bat egiten dute Nepaleko artisauek.
Nomada dendan, Koldobika Jauregi eta beste hainbat artista euskaldunekin egiten dute lan. Baina diseinu garaikideak Alistair Baird arkitektu eskoziarrak egiten ditu; Nerea Agirreren senarrak. Hala ere, Iran, Afganistan, Niger, Tibet eta munduko beste hainbat txokotan ere ibiltzen da bikotea beraien bi alabekin. Alfonbra berriak naiz aintzinakoak aukeratu eta Donostiako dendaraino ekartzen dituzte. Tribuetako artilezko elementuak dituzte gogokoen: alforjak, sehaskak, poltsak, zaldientzako mantak, eta beste hainbat apaingarri.