Zazpi urteko zigorra eskatu dute dantzaleku bateko bi atezain sastatu zituen pertsonaren kontra
Gipuzkoako fiskaltzak zazpi urteko espetxe zigorra eskatu du duela hiru urte dantzaleku bateko bi atezain sastatu zituen pertsonaren kontra. Gertakariak orduan Zurriola Maritimo izenaz ezaguna zen dantzalekuan izan ziren. Epaiketa asteazkenean hasiko da, Gipuzkoako auzitegian.
Fiskaltzaren akusazioaren idatziaren arabera, auzipetua dantzalekuaren atarira gerturatu zen. Atezainek ez zioten sartzen utzi, eta sarreratik urruntzeko eskatu zioten. Ordu eta erdi geroago dantzalekura itzuli zen auzipetua. Fiskaltzaren arabera, laban batekin itzuli zen. Atezainetako bati labankada eman zion. Eta bestea ere sastatu zuen ondoren, bere lankideari laguntza ematera joan zenean.
Fiskaltzak zazpi urteko espetxe zigorra eskatu du; homizidio saiakera delitu bat egotzi nahi dio.