Boliviaren aurka jokatuko du euskal selekzioak
Abenduaren 29an jokatuko du Anoetan
Euskal Selekzioak Anoetan jokatuko du urtero gabonetan jokatu ohi duen partida, zortzi urte eta gero. 2004. urtean jokatu zuen Donostian azken aldiz. Abenduaren 29an izango da partida, eta Bolivia izango da aurkaria.