Gaur goizean egindako aurkezpena (Argazkia: Estitxu Zabala)
Kemenek gogorarazi du elbarriek ere Behobia-Donostian parte hartuko dutela. Horretarako prentsaurreko bat eman du gaur goizean, babesleekin batera. Hainbat mailetan banatuak egongo dira elbarriak: gurpildun aulkian, handbike, ikusmen arazoak dituztenak… guztira ez dira 100 partaide izatera iritsiko, baina beraiek parte hartu ahal izateko 250 boluntario baino gehiago arituko dira lanean igandean. Horregatik, boluntario horien lana azpimarratu nahi izan dute.