Annette Pehnt idazlea.
Hilaren 14an eta 15ean egingo dute aurtengo ekitaldia, udal liburutegiaren San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan
Emakume Idazleen Topaketak XXV edizioa beteko du aurten. Naiara Sampedro Donostiako Udaleko Berdintasun zinegotziak eta Luisa Etxenike topaketaren koordinatzaileak gaur goizean aurkeztu dute urte honi begira antolatutako egitaraua. Hilaren 14 eta 15ean egingo dena. Nazioarteko bi idazleen eskutik hitzaldiak egingo dituzte: Annette Pehnt idazle eta kritiko literario alemaniarra, eta Latifa Labsir idazle eta ikerlari marrokoarra. Azaroaren 14ean, asteazkenarekin, hitzaldi bana eskeiniko dute idazleek; aurrenekoa 18:00etatik aurrera eta bigarrena 19:30etan, San Jeronimo kaleko kriptan.
Aurtengo edizioan, ospakizun festa bat egingo da ekimen honen 25. urteurrena ospatzeko. Hortaz, donostiar guztiak gonbidatuta daude azaroaren 15ean, ostegunarekin, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Udalbatzan egingo den ekitaldira.
Luisa Etxenike, topaketen sortzailea
Hain zuzen ere, gaurko egunez egin zuten lehen topaketa hura. Luisa Etxenike idazleak zuzentzen zuen literatura aldizkariak sustatu zuen lehen ekitaldi hura. Aldizkariak monografiko bat eskaini zion emakumeek egindako literaturari, eta hau aurkezteko emakume batzuk gonbidatu zituzten orain hogeita bost urte. Hurrengo urtean beste gai bat proposatu zuten eta beste horrenbeste egin zuten. Gero erakundeak parte hartzen hasi ziren, batez ere Berdintasun saila.