Ekintzaileak Kursaal atarian. (Argazkia: Kattalin Miner)
Jaurlaritza AHTaren inguruan egiten ari den jardunaldiek aurrera jarraitzen dute, eta hori salatzeko mobilizazioak egin dituzte atzo eta gaur, Kursaal inguruan.
Mugitu! AHTaren aurkako mugimenduak, ekintza bat egin du gaur goizean Kursaalen aurrean. Ekintzaile batzuk azaldu dira
AHTak platera husten digu lelopean eta Mahatma Ghandi irudikatzen zuen pertsona bat gurditxo batean zeramatela. Datorren azaroaren 10ean Bilbon hasiko den baraualdiari babesa emateko azaldu nahi izan dute Ghandi.
Bertan loreak eta esku orriak banatu dituzte, AHTaren aurka egingo diren baraualdietan parte hartzera gonbidatuz. Baraualdia txandakakoa izango da eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan egingo da.
Azkenean Ertzaintza inguratu da eta bertatik joateko esan diete; hauek kasurik ez diete egin, eta azkenean ertzain gehiago eskatu dituzte, joan diren arte.