Gune Askea egingo dute Egian, beste gizarte eredu baten alternatibak erakusteko
Azaroak 9, 10 eta 11 bitartean, hainbat ekimen antolatu dituzte Plaza Haundin; Truke Azoka, kasu
Egiako Gune Askea izeneko ekimena egingo dute hiru egunez, beste gizarte eredu bat erakitzeko alternatibak daudela erakusteko.
Polloe Bizirik Egiako Gazte Asanbladak antolatu ditu ekimenak hiru egunetan zehar. Izan ere, egungo sistema kapitalistak gogorren zigortzen dituen sektoreetako bat direla uste dute.
Murrizketak, hezkuntzan, esaterako, edo gurasoen etxetik alde egiteko aukera eza dira bizi dituzten arazoetako batzuk. Horri guztiari alternatiba bat eman diezaioketela azaldu nahi dute egun hauetan.
Hitzaldi eta tailerrak
Ostiralean, 17:00etan, hasiko da martxan Gune Askea hainbat tailerrekin. Ondoren, Egiako gazte borrokari errepaso bat egingo diete eta bukatzeko kantu herrikoiak eta mikro irekia izango dira.
Larunbat goizean, trukeari buruzko hitzaldia izango da eta eguerdian Truke Azoka. Gauean, Ziztadak dokumentala botako dute. Igandean ere hitzaldia izango da, eta bukatzeko Donostiako asanbladen batzarra egingo dute.


