Antoine Griezmanni urtebeteko zigorra ezarri diote Frantzian
Realeko jokalari Antoine Griezmann berriro da albiste. Hain zuzen ere, Frantziako Futbol Federazioko Diziplina Batzordeak urtebeteko zigorra ezarri dio du txuri-urdinari, 21 urtez azpiko selekzioaren egonaldi batean gauez irtetzeagatik. Honela gauzak, Griezmannek ezingo du jokatu Frantziako selekzioarekin 2014. urtea arte, bere selekziokide Wissam Ben Yedder, Chris Mavinga eta Mbaye Niangek bezala.
Griezmann ostegunean egon zen Parisen, gertaeren bere bertsioa emateko. Kontua da Realeko jokalariaren gaueko irteera larritzat jo duela Diziplina Batzordeak, egonaldi batean izan zelako, garrantzi handiko bi partiden artean; Noruegaren aurkakoak, alegia, Eurokoparako txartela lortzeko bidean. Gaueko festa osteko bigarren partidan, Noruegak Frantzia jipoitu eta Eurokopatik kanpo utzi zuen, eta hautsak harrotu ziren orduan.


